Localización | info@civersity.net | Tfn: 94 601 34 39

Formulario de acceso

Quien esta en Linea

Tenemos 25 visitantes y ningun miembro en Línea

Buscar

EHU/UPV

logo_upv.png

Taldearen curriculuma

CIVERSITY osatzen duen lantaldeak esperientzia zabala eta egiaztatua du ikerketaren arloan.

 

[1] 2009/01/1–2011/01/1 epean, I. Zubero, V. Urrutia eta P. Campelo ikertzaileek EXNURB-Bestelako hirigintza-politikak esploratzen egitasmoan hartu zuten parte. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak (I+G+b Plan Nazionala) finantzatu zuen proiektu hori. Joan Subirats (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) izan zen taldeko ikertzaile nagusia eta I. Zubero, berriz, Bilboko Metropoli-eremua aztertzeko ikerketa-azpitaldearen arduraduna. Ikerketa horren emaitza nagusiak liburu honetan jaso ziren:M. Iglesias, M. Martí-Costa, J. Subirats eta M. Tomàs (arg.), Políticas urbanas en España: Grandes ciudades, actores y gobiernos locales (Icaria, Madril, 2011).

Ikerketa horri jarraipena emateko, beste bat abiarazi da, hori ere Zientzia eta Ikerketa Ministerioak finantzatua: “POLURB 2015. Hirigintza-politikak 2015. urtearen testuinguruan”. 2012-2014 epean gauzatuko da egitasmo hori.

I. Zuberok (ikertzaile nagusi), V. Urrutiak eta P. Campelok CIVERSITY proiektua landu eta garatu zuten, hori ere bi urteko epean (2009-2011). UGA eremuak bateratzeko prozesuaren ondoren sortu zen egitasmo hori, eta EKO-LURRALDEA proiektutik etorritako diruari esker gauzatu zen. Hauek izan dira, orain arte, CIVERSITY hedatzeko lan nagusiak:

-     “De la ciutat mestissa a la ciutat mestissada: cultura i pràctica de la interculturalitat” artikuluaren argitalpena (A. Izaola eta I. Zubero. Barcelona Societat: Revista d’Informació i Estudis Socials, 2009, 16. zk., 42-51).

-     Las dimensiones sociales de la ciudad(EHUko Argitalpen Zerbitzua, 2010) liburuaren argitalpena. V. Urrutia, I. Zubero, A. de la Peña eta A. Izaolak editatutako lan horrek “Hiriaren dimentsio sozialak: gaiaren egoera” Mintegiko (Bilbo, 2009ko urtarrilak 28/30) ekarpenak jasotzen ditu.

-     “Migrazio politikak, justizia eta herritarrak” (CSIC, Filosofia Institutua. Madril, 2009-2-20) Mintegiko saioetako batean “Immigrazioa eta identitatea: benetako kulturartekotasuna” hitzaldia, gonbidatu gisa.

-     Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartearekin elkarlanean “Identitatea, kultura eta erlijioa espazio publikoan: hiyabaren erabilera” hitzaldiaren antolaketa (2010-6-10).

-     Confianza ciudadana y capital social de sociedades multiculturales(I. Zubero, Ikuspegi, Bilbo 2010) lanaren argitalpena.

-     Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean “Herritarren konfiantza eta giza ondarea kultura anitzeko gizarteetan” udako ikastaroaren antolaketa (EHU. Bilbo, 2010-7-10/14).

 

[2] 2012ko martxoan, CIVERSITYk ikerketarako kontratu bat hitzartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzarekin. Hitzarmen horren helburua da 2010eko urtarrilean abiatutako Open Government Euskal Eredua aztertzea. Lan hori egingo dutenen artean I. Zubero izango da ikertzaile nagusia eta beste hauek ere ariko dira: M. Ispizua, C. Lavía, P. Campelo eta X. Aierdi.

Politika publikoak ebaluatzeko beste hainbat ikerketetan ere partaide izan dira ikertzaile taldeko kideak. Besteak beste, honako hauetan:

-          Bilbon bizi diren Atzerriko Etorkinen Integrazio Adierazleen Sistema (AS) lantzea eta elikatzea- X. Aierdi eta C. Lavia aritu ziren ikertzaile lanetan eta Bilboko Udalak finantzatu zuen lan hori.

-          2007-2013 Landa Garapen Iraunkorrerako Planaren (LGIP) tarteko ebaluazioa - P. Campelo.

-          Bizkaiko Lurralde Historikoan aberastasuna sortzera bideraturik Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailak abiarazitako programa eta ekimenen ebaluazioa (2012-2013) - I. Zubero eta J. Mondragon (ikertzaile nagusiak), P. Campelo, A. Izaola, A. de la Peña.

 

[3] Beste ikerketa batzuk:

-          Muskizko ingurumena lehengoratzea eta aisialdiaz gozatzea - M. Ispizua, 2011-12-31.

-          Gizarte-ordezkariak eta EAEko ingurumen-arriskuaren kudeaketa informatiboa (2010) - M. Ispizua, ikertzaile nagusia J.I. Lorente.

-          M. Ispizua, Eskola kirolean indarkeriaren azterketa eta prebentzioa proiektuaren ikertzaile nagusia izan zen 2010ean. Eusko Jaurlaritzak finantzatu zuen egitasmo hori.

-          P. Campelok Nekazaritza Politiken Antolaketa eta Kudeaketa proiektuan hartu zuen parte, ikertzaile lanetan. Eusko Jaurlaritzak finantzatu zuen proiektu hori(2009).

-          2008-2010 epea. X. Aierdik (ikertzaile nagusi lanetan) eta C. Laviak  OPENCITIES (Bilbo)ikerketa-proiektuan hartu zuten parte. Bilboko Udalak eta IKUSPEGIk finantzatu zuten egitasmoa.

-          2006-2008 epea: V. Urrutiak (ikertzaile nagusi lanetan) eta I. Zuberok Lurraldearen Kudeaketa Iraunkorra proiektua garatu zuten. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak eta ETORTEKek finantzatu zuten egitasmoa.

-          2008 epea. C. Laviak ikertzaile lanak egin zituen Industria ETEak berrikuntzako eskualde-sisteman: Euskadiko eta Nafarroako kasuak proiektuan. MCIk finantzatu zuen ekimena eta M. Olazaranek izan zuen ikerketaren ardura.

-          2007 epea. M. Ispizua arduratu zen Bilboko gazteen irakurtzeko ohiturak ikerketaz. Bilboko Alondegiak finantzatu zuen proiektua.

-          C. Laviak ikertzaile lanak egin zituen 2007an, M. Olazaranek zuzendutako Zientzia, teknologia eta berrikuntzako politikak eta sistemak proiektuan. Eusko Jaurlaritzak finantzatu zuen egitasmo hura.

[3] Aipatutakoez gain, ikerketa taldeko kideek hainbat artikulu eta lan argitaratu dituzte hirien eraldaketaren azterketarekin loturik, besteak beste honako hauek:

-        “Una mirada sobre la cultura urbana: los hábitos y las prácticas culturales en las capitales vascas” (I. Zubero. Kulturaren Euskal Behatokia, 2010, Kultura 08-09, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, Gasteiz, 5-25).

-        “La relación de la urbe moderna con los jóvenes” (M. Ispizua, Udalerrietako VII. kirol topaketak ekimenaren baitan, 2010, Bilboko Udala.

-        “El barrio moderno de Uríbarri” (V. Urrutiaren artikulua, J.A. Pérezek koordinatutako Bilbao y sus barrios: una mirada desde la historia lanean, 2008, Bilboko Udala, 139-173.

-        “Sí, podemos. Aprendiendo de la movilización social de ayer” (I. Zubero, Historiaren irakaspenak. Sestaoko memoria historikoari buruzko II. Jardunaldiak ekimenaren baitan, Errepresaliatuak, Sestao, 2010, 207-219).

-        “Primero tomaremos Manhattan: regeneración urbana, insurgencias ciudadanas y emergencias culturales en Zorrotzaurre (Bilbao)” (I. Zubero, Urban, 3. zk., 2012, 65-80).

 

[4] IKUSPEGI, Immigrazioaren Euskal Behatokian, X. Aierdi lan nabarmena egiten ari da ikerketa arloan eta emaitzak ezagutarazteko jardunean. Hainbat egilerekin batera honako lan hauek eman ditu argitara, besteak beste:

-           Latinoamerikako biztanleria EAEn, 2007. Ikuspegi, 2008.

-          Afrikako biztanleria EAEn, 2007. Ikuspegi, 2008.

-          Asiako biztanleria EAEn, 2007. Ikuspegi, 2008.

-          Europako biztanleria EAEn, 2007. Ikuspegi, 2008.

-          2007ko Barometroa. Atzerriko immigrazioarekiko pertzepzioak eta jarrerak.Ikuspegi, 2008.

-          2008ko Barometroa. Atzerriko immigrazioarekiko pertzepzioak eta jarrerak. Ikuspegi, 2009.

-          2008ko Barometroa, Eskualdeak. Atzerriko immigrazioarekiko pertzepzioak eta jarrerak. Ikuspegi, 2009.

C. Lavíak, berriz, hainbat lan argitaratu ditu bizilekuen segregazioari buruz. Adibidez: “Observación sistemática para el estudio de los espacios sociales: una reflexión metodológica”, Inguruak, 2010, 225-229; “Inmigración extranjera en Bilbao: una aproximación a la medida de la segregación residencial”, Zerbitzuan, 2009, 45. zk., 83-98; eta “La segregación residencial de la población extranjera de Bilbao”, Architecture, City and Environment, 8. zk., 65-91.

 

[5] Gaur egun, ikerketa talde honetako kideak 27 doktorego-tesi zuzentzen ari dira. Halaxe zehazten da Soziologia I Saileko erregistroan. Tesi horietatik gutxienez lau 2012an defendatuko dira. Gainerakoak lantzen ari dira; batzuk aurreratuxeago daude, eta besteak hasierako faseetan. Tesi horiek zer fasetan dauden ikusirik, pentsatzekoa da hurrengo hiru urteetan beste zortzi ere defendatuko direla. Horrenbestez, Gizarte Zientzien arloko ikertzaileak prestatzeko haztegi garrantzitsua bihurtzen ari da CIVERSITY.

 

[6] Hiri Soziologiako Espainiako Sarearen (RESU) kide da CIVERSITY, bai eta sare hori eratzen duten unibertsitate-taldeen koordinatzaile ere, gaur egun. Hiri-azterketen esparruan diharduten ikertzaile garrantzitsuek osatzen dituzte talde horiek. Hain zuzen, unibertsitate hauetakoak dira ikertzaileak: Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Bartzelonako Unibertsitatea, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea, Alacanteko Unibertsitatea, Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Valentziako Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

 

[7] Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko (UFI) kide ere bada CIVERSITY, UFI11/40 erregistro-kodearekin. EHUko Gobernu Kontseiluak 2011ko maiatzaren 26an onartu zuen unitate horren eraketa eta, CIVERSITYrekin batera, hauek dira unitateko beste kideak: HEGOA Unibertsitate Institutua eta GEZKI Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia.

Horri esker, ikerketa taldearen ingurunean hainbat diziplinatako ikertzaileak daude; Soziologia, Ekonomia eta Zuzenbidearen esparruetan diharduten hainbat profesional.

 

[8] P. Campelok eta I. Zuberok, A. Izaolarekin batera, Francisco Javier de Landaburu Universitas X. Sariaren akzesita eskuratu dute “Giza ondarea, herritarren konfiantza eta dibertsitatea Europan” proiektuagatik.Lan hori eta saritutako besteak liburu honetan eman dira argitara: J. de Lucas, A. Quiñones, P. Campelo, A. Izaola eta I. Zubero, Inmigración e integración en la UE: Dos retos para el siglo XXI , Eurobask, Gasteiz, 2012.

 

[9] I. Zuberok Gizarte Zientzien Saria jaso zuen Euskoiker Fundazioaren Sarien X. Edizioan. Unibertsitatea-Enpresa harremana bultzatzea da Fundazio horren xedea eta, hala, Euskoikerren bidez beren proiektuak kudeatzen dituzten EHUko irakasleen ikerketak hartzen dira aintzat sari horietan.

 

[10] CIVERSITYko kideek hartu-eman estua dute ikerketarekin eta jakintzaren sustapenarekin loturiko unibertsitatez kanpoko erakunde kualifikatu askorekin. Hartu-eman hori indartzea eta sakontzea da gure asmoa.

·         Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea.CIVERSITY osatzen duten kideek historikoki oso lotura estua izan dute elkarte horrekin, eta hainbatek ardura postuak bete dituzte zuzendaritza batzordeetan. Espainiako Soziologia elkarteen artean dekanoa da Euskal Herrikoa. Gaur egun, Elkarteko lehendakari eta lehendakariorde dira taldeko bi kide. Azken urteotan, elkarlan horren bidez, hainbat jardunaldi antolatu ditugu eskutik, lan ugari eman dugu argitara Inguruak aldizkarian eta lantaldeak koordinatu ditugu Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Biltzarreko hainbat ediziotan. Jarduera horiek guztiek aukera egokia eskaintzen dute gure ikerketen emaitzak hedatzeko eta, horrenbestez, jarraipena izango dute datozen urteetan ere.

·         Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia.Ikuspegirekiko hartu-emana ere estua da, eskabidearen beste atal batzuetan egiazta daitekeenez. CIVERSITYko kideek funtsezko lana egin dute Behatoki horren sorreran eta garapenean. Alde horretatik, ikerketa, argitalpen eta emaitzen transferentzian lan handia egin dute Immigrazioaren Euskal Behatokian.

·         Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. CIVERSITYko zenbait kidek erakunde horrekin kolaboratzen dute “Gizarte Berrikuntza” deritzon lan-esparruan jakintza sortzeko lanetan. Kolaborazio horren adierazle, lansaioetan hartu izan dute parte, gogoetarako hainbat dokumentu landu dituzte eta ekitaldi ugaritan esku hartu dute hizlari. Eta aurrez aipatutako moduan, ikerketa bat egiteko kontratua ere sinatu dugu Innobasquerekin, “Hezkuntza eta balioak” aztergai harturik.

·         Eusko Ikaskuntza.CIVERSITYko kideek hainbatetan hartu dute parte eta kolaboratu dute Eusko Ikaskuntzaren jardueretan: mintegiak antolatzen, irakaskuntzan edo lanak argitaratzen.

 

[11] CIVERSITYko kideek ikertzaile lanetan eginiko ibilbide oparoan ikerketarako hainbat kontratu eta lankidetza-hitzarmen sinatu dituzte euskal administrazioko maila guztietako herri erakundeekin –Udal, Diputazio eta Jaurlaritzarekin– eta erakunde horietako izaera teknikoko organismoekin.  Eskarmentu horri esker, Unibertsitatean erreferentzia dira gure ikertzaileak eta erakunde publikoek haiengana jotzen dute beren eskumeneko gaietan diagnostiko, ebaluazio edota azterketa lanak egiteko.

 

[12] Azkenik, CIVERSITYko kideek urte askotako harremana dute Euskal Herriko eta Espainia osoko elkarte-sarearekin. Elkarte horiekin eskuz esku eginiko hainbat lan dira horren adierazle.Ikusi besterik ez dago gizarte erakundeek antolatutako zenbat prestakuntza-jardueretan aritu diren aditu moduan CIVERSITYko kideak, eta dibulgazio zientifikoko zenbat lanetan ageri den haien parte-hartzea. Ibilbide oparo horri esker, CIVERSITYk harreman-sare zabala du gizarte zibilarekin eta, horren eskutik, bi noranzkoetan gauzatzen da elkarlana: batetik, CIVERSITYk jakintza hedatzen du gizarte-ingurunera eta, bestetik, erakunde horien laguntza jasotzen du ikerketak egiteko informatzaileen beharra duenean.