Localización | info@civersity.net | Tfn: 94 601 34 39

Formulario de acceso

Quien esta en Linea

Tenemos 46 visitantes y ningun miembro en Línea

Buscar

EHU/UPV

logo_upv.png

Artículos

Zer da CIVERSITY?

Gizarte garatuenetan erakundeen eraldaketa prozesu sakona gertatzen ari da, eta prozesuak zer bide hartuko duen ezin da aurreikusi. Hala, horren eraginez, betidanik gizarte horiek hezurmamitu dituzten egitura eta erakundeak kolokan geratzen ari dira.Gizarte zientziek aztertu dituzte jada aldaketa horiek eta hainbat teorizazio egin dituzte, hala nola “postmodernitatearena” (Vattimo), “arriskuaren gizartearena” (Beck), “modernitate likidoarena” (Bauman) edo “hipermodernitatearena” (Ascher).Eraldaketa horiek bereziki hiri-espazioetan islatzen dira eta hiriguneetan dute eraginik handiena.

CIVERSITYren asmoa da erakundeen eraldaketa horietako batzuk aztertzea, horretarako hiria laborategitzat harturik.Hiru dimentsio handitan landuko dugu azterketa hori:

  1. Dimentsio materiala:Lanarekin eta hezkuntzarekin loturiko gizarteratze-egituren eta -prozesuen krisia.
  2. Gizarte eta kulturaren dimentsioa:Gizarte gero eta anitzagoetan kohesio sozialaren erronka. Aniztasun hori immigrazio-fenomenoaren ondorioa da hein handi batean, baina badira beste arrazoi batzuk ere.
  3. Dimentsio espaziala:Hirietarako bestelako politika baterako aukerak, hiriek integraziorako eta kohesiorako gaitasun eta estrategiak gara ditzaten.

Euskal Herriko Unibertsitateak 2010ean Ikerketa Taldeentzako diru-laguntzen deialdian emandako diru-laguntza bati esker eratu da CIVERSITY. Hauxe da erregistro-kodea: GIU10/08.